EREMU HURBILEKO POESIA
EHPk (Eremu Hurbileko Poesia) poesiarekin jolastea du helburu: erabiltzea eta zikintzea. EHP, sarbide errazeko hiru bat kilometro dituen mendi-ibilbide lasaia da. EHP Armintzan kokatzen da eta ibilbide horretan zehar, hamaika (11) euskal sortzaileren ezkutuko poesia bana aurkitu ahal izango dituzu, beti ere, sakelakoaren laguntzaz.
Begiak ireki eta geure basoa zaindu!
(EHP abuztuaren 1etik 31ra bisitatu ahal izango da. Irailaren 1ean instalazioa jaso egingo dugu mendian inolako hondakinik utzi gabe.)
1. AURKITU...
Goiko mapan adierazten den ibilbidean zehar, begiak irekita badituzu, hamaika (11) kartel aurkituko dituzu eta kartel bakoitzak Eremu Hurbileko Poesia bana ezkutatzen du. Helburua, hamaika (11) kartelak (eta ondorioz Eremu Hurbileko Poesiak) aurkitzea da.
- EHP ibilbidearen hasiera: 43.42654,-2.89934.
- EHP ibilbidearen amaiera: 43.41857,-2.90218.
Ez zara Armintzakoa?
Armintzako sarreran (43.43135,-2.89697) Parking publiko bat dago eta bertan aparkatu dezakezu kotxea. Aparkalekuaren aurrean, harrizko zubi bat aurkituko duzu eta ibilbide hori jarraituz, EHP ibilbidera helduko zara (H puntura). Ez dago galtzeko modurik!
2. AKTIBATU ETA HURBILDU...
Kartel bat ikusten duzun bakoitzean, NFC aukera piztuta izanik, kartelean aurkituko duzun gris koloredun txip borobilera hurbildu behar duzu sakelekoa (behean ezkerrean dagoen txipera, hain zuzen ere). Zure sakelekoak NFC antenarik ez badu, lasai, txiparen eskuinean aurkituko duzun QR KODEA eskaneatu dezakezu.
3. IRAKURRI...
Sakeleko telefonoa txipera hurbiltzen duzunean, automatikoki eta zuk ezer egin behar gabe, Eremu Hurbileko Poesia bat irekiko zaizu. Zorionak, helburua bete duzu! Hortxe duzu Eremu Hurbileko Poesia! Orain poesia irakurtzea eta disfrutatzea dagokizu, azken batean, Eremu Hurbileko Poesien helburua horixe baita.